Unai Iturriotz

AHOLKULARITZA ZERBITZUA

Inicio > Aholkularitza zerbitzua

AHOLKULARITZA

Aholkularitza zerbitzua, ondorengo gai eta arlo hauetan:

  1. Kontsulta eta azterketa juridikoak
  2. Txosten juridikoak
  3. Adiskidetzeak
  4. Arbitrajeak
  5. Notaritza eta erregistroetan egin beharreko gestioak
  6. Bezeroen arreta zerbitzua
  7. Datuen babeserako legedia
  8. Hizkuntza eskubideak
  9. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta obligazioak
Mediación / Bitartekaritza
Bitartekaritzaren ezaugarriak

Bitartekaritza guztiz borondatezkoa da, hastapenean, prozesuaren baitan zein amaieran. Horregatik, gatazkako aldeetako batek ez badu hasi nahi, edo prozesua hasi ondoren utzi nahi badu edo amaierako balizko akordio-proposamenekin ez badago ados, bitartekaritza amaitu egingo da inolako ondorio juridikorik gabe.

Bitartekaria gatazkatik kanpokoa izanik, inpartziala eta neutrala izango da, prozesua hasi aurretik zein prozesu guztian zehar.

Konfidentzialtasuna bitartekaritzaren zutabeetako bat da. Horregatik, bitartekariari emandako informazioa inoiz ez da bitartekaritza prozesutik kanpo aterako eta bitartekariak ez du lekuko gisa prozedura judizialean parte hartu ahal izango.

Aldeen aukera eta eskubide berditasuna bermatuko da bitartekaritza prozesu guztian zehar, aldeen arteko oreka eta beraien ikuspegiarekiko errespetuzko jarrera ahalbidetuz.

Bitartekaritzaren bidez aldeak iritsi daitezkeen akordioa loteslea da alderdientzat eta bete beharrekoa. Kontratu baten eraginkortasun maila bera du eta akordioa eskritura publiko batean jaso daiteke titulo exekutiboa izan dadin.

+34 943 08 07 96

+34 696 37 89 09

Errekabarren Kalea, 18, Behea,

20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa