Unai Iturriotz

BITARTEKARITZA ZERBITZUA

Inicio > Bitartekaritza zerbitzua

BITARTEKARITZA ZERBITZUA

Bitarkekaritza zerbitzua, ondorengo arlo hauetan:

  1. Arlo zibileko gaietan
  2. Merkataritza arloko gaietan
  3. Arlo penalean, prozesuaren baitan

 

Eztabaida edo gatazka bateko parte diren aldeek beraiek eman diezaiokete gatazka juridikoari konponbidea edo irtenbidea, hirugarren baten laguntzarekin. Bitartekaria, hirugarren pertsona hori da. Gatazkako partaide diren alderdien artean, maila beretsuan, jardungo du, beraien arteko komunikazioa hobetuz eta hasiera bateko jarrerak malgutuaz, beti ere aldeei konponbidea bilatzen lagunduaz, aldeak izango batira beraien gatazkari konponbidea emango diotenak (eta ez hirugarrenak).

Mediación / Bitartekaritza
Bitartekaritzaren ezaugarriak

Bitartekaritza guztiz borondatezkoa da, hastapenean, prozesuaren baitan zein amaieran. Horregatik, gatazkako aldeetako batek ez badu hasi nahi, edo prozesua hasi ondoren utzi nahi badu edo amaierako balizko akordio-proposamenekin ez badago ados, bitartekaritza amaitu egingo da inolako ondorio juridikorik gabe.

Bitartekaria gatazkatik kanpokoa izanik, inpartziala eta neutrala izango da, prozesua hasi aurretik zein prozesu guztian zehar.

Konfidentzialtasuna bitartekaritzaren zutabeetako bat da. Horregatik, bitartekariari emandako informazioa inoiz ez da bitartekaritza prozesutik kanpo aterako eta bitartekariak ez du lekuko gisa prozedura judizialean parte hartu ahal izango.

Aldeen aukera eta eskubide berditasuna bermatuko da bitartekaritza prozesu guztian zehar, aldeen arteko oreka eta beraien ikuspegiarekiko errespetuzko jarrera ahalbidetuz.

Bitartekaritzaren bidez aldeak iritsi daitezkeen akordioa loteslea da alderdientzat eta bete beharrekoa. Kontratu baten eraginkortasun maila bera du eta akordioa eskritura publiko batean jaso daiteke titulo exekutiboa izan dadin.

+34 943 08 07 96

+34 696 37 89 09

Errekabarren Kalea, 18, Behea,

20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa