Unai Iturriotz

LEGE OHARRA

Inicio > Lege oharra

Lege Informazioa

Indarrean dagoen legedia betez, jakinarazi nahi dizugu www.iturriotz.eus (aurrerantzean “webgunea”), interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:

  • Izen soziala: Unai Iturriotz Erdotziain (aurrerantzean “Iturriotz Abokatu Bulegoa” edo “Tratamenduaren Erantzulea”)
  • IFZ: 44166431Z
  • Helbidea: Errekabarren Kalea, 18, behea, 20550 Aretxabaleta (Gipuzkoa)
  • Telefono zenbakia: 943940675
  • Helbide elektronikoa: unai@iturriotz.eus

Iturriotz Abokatu Bulegoa aholkularitza juridiko, abokatutza eta bitartekaritza zerbitzuak kudeatzea eta hauekin lotutako jarduerak ditu helburu nagusi. www.iturriotz.eus Unai Iturriotz Erdotziainen jabetzako webgunea da eta webgunea bisitatu eta erabiltzen dituen pertsona, webgunearen erabiltzailea da (aurrerantzean “erabiltzailea”).

Iturriotz Abokatu Bulegoa “Tratamenduaren Erantzule” gisa jarduten du webgune honen bidez egiten diren pertsonalen tratamenduei dagokienez. Baina Iturriotz Abokatu Bulegoak kanpoko webguneetarako edo sare sozialetarako albisteak eta estekak argitaratzen dituen kasuetan, bere eginkizuna informatzea besterik ez da izango. Kasu horietan, albisteen eta esteken edukiekin lotuta gerta daitezkeen datu pertsonalen tratamenduak ez dira Iturriotz Abokatu Bulegoaren titulartasunekoak izango.

 

1. Helburuak

Webgunearen helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Iturriotz Abokatu Bulegoak dituen jarduerei buruzko informazioa ematea eta bere zerbitzuak antolatzea, zabaltzea eta kudeatzea.
  • Iturriotz Abokatu Bulegoaren eta interesdunen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresna bat eskaintzea, esate baterako, eskaerei erantzunez.

 

2. Baldintza Orokorrak

Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.

Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, ezingo diote eman Tratamenduaren Erantzuleari, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, sortzen dituen kalteen erantzule bakarra.

 

3. Bermeak eta erantzukizunak kentzea

Tratamenduaren Erantzuleak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Iturriotz Abokatu Bulegoak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Tratamenduaren Erantzuleak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen estekatutako gune horiei dagokienez; izan ere, ez du horien gaineko kontrolik, ezta haien edukiaren eskainitako produktu eta zerbitzuen eta abarren gaineko kontrolik ere. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera. Sare sozialetarako esteken kasuan, tratamenduaren erantzulearen edo hirugarrenen titulartasunekoak badira, beren erabilera–baldintzen arabera arautuko dira.

Tratamenduaren Erantzulea ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Iturriotz Abokatu Bulegoak ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

Iturriotz Abokatu Bulegoak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

 

4. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, atalak, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, iturburu-kodea, testuak, argazkiak, irudiak, soinua, audioak, bideoak, animazioak, kolore-konbinazioak, markak, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Iturriotz Abokatu Bulegoarenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.

Webgune honetan sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Tratamenduaren Erantzuleak bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Debekatuta dago webgune honetako edukiak eta erabilerak erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea, publikoki komunikatzea, eraldatzea edo egin daitekeen beste edozein jarduera, Tratamenduaren Erantzuleak aldez aurretik, berariaz eta idatziz baimena eman ezean.

Erabiltzaileak webgune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Webguneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira, ekonomikoak barne.

 

5. Indarraldia eta aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Tratamenduaren Erantzuleak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Web gunera sartzen den unean aurreikusitako arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Hori dela eta, Iturriotz Abokatu Bulegoaren webgunera konektatzen zaren bakoitzean baldintza hauek berrikustea gomendatzen dizu.

 

6. JUrisdikzioa

Iturriotz Abokatu Bulegoaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Iturriotz Abokatu Bulegoa eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bergarako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Tratamenduaren Erantzuleak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

+34 943 08 07 96

+34 696 37 89 09

Errekabarren Kalea, 18, Behea,

20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa