Unai Iturriotz

PRIBATUTASUN POLITIKA

Inicio > Pribatutasun politika

Iturriotz Abokatu Bulegoa enpresaren Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

Información básica sobre Protección de Datos

Erantzulea

Unai Iturriotz Erdotziain (IFZ: 44166431Z), aurrerantzean, “Iturriotz Abokatu Bulegoa”

Helburuak

Iturriotz Abokatu Bulegoak eskaintzen dituen zerbitzu juridikoak, abokatutza eta bitartekaritza zerbitzuak kudeatzea.

Iturriotz Abokatu Bulegoa eta pertsona interesdun eta erlazionatuen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea; baita eskaerei erantzutea ere.

Iturriotz Abokatu Bulegoak antolatzen dituen ekimenaren berri ematea.

Webgunearen erabilera aztertzea eta kudeatzea.

Legitimizazioa

Datuen tratamenduaren beharra zerbitzuak kudeatzeko (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)

Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)

Iturriotz Abokatu Bulegoak duen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

Legitimizazioa

Legez ezarritako edo baimendutako komunikazioak

Derechos

Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Errekabarren Kalea, 18, behea, 20550 Aretxabaleta (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: unai@iturriotz.eus edo 943080796 telefonoan.

 

1. Tratamenduaren Erantzulea

Tratamenduaren Erantzulea”  Unai Iturriotz Erdotziain da, aurrerantzean “Iturriotz Abokatu Bulegoa” edo “enpresa”.

I.F.Z.: 44166431Z

Helbidea: Errekabarren Kalea, 18, behea

Herria: 20550 Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943080796

Helbide elektronikoa: unai@iturriotz.eus

2. Indarrean dagoen legedia

Iturriotz Abokatu Bulegoak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

  1. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
  2. Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
  3. Arau osagarriak eta garapen-arauak.


3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak

Unai Iturriotz Erdotziainen webgune ofiziala www.iturriotz.eus da.

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Iturriotz Abokatu Bulegoaren webgune ofiziala eta enpresak eduki ditzakeen sare sozial edo profesionaletako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

4. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Iturriotz Abokatu Bulegoaren webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Iturriotz Abokatu Bulegoaren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

Iturriotz Abokatu Bulegoan egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

  1. Iturriotz Abokatu Bulegoak eskaintzen dituen zerbitzu juridikoak, abokatutza eta bitartekaritza zerbitzuak kudeatzea.
    Legitimazio-oinarri nagusiak: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera), interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.).
  2. Iturriotz Abokatu Bulegoa eta pertsona interesdun eta erlazionatuen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea; baita eskaerei erantzutea ere.
    Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)
  3. Webgunearen eta sare sozialetako presentziaren erabilera aztertzea eta kudeatzea.
    Legitimazio-oinarri nagusia: Iturriotz Abokatu Bulegoaren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

5. Sekretu eginbeharra

Iturriotz Abokatu Bulegoa erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Iturriotz Abokatu Bulegoko langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.

6. Datu pertsonalak biltzea

Iturriotz Abokatu Bulegoak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harremanetarako formularioa), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Iturriotz Abokatu Bulegoak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Iturriotz Abokatu Bulegoak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

7. Enplegu-eskatzaileak

Iturriotz Abokatu Bulegoak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, posta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten zaio, Datu Pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak enpresaren datuen tratamendu-sisteman sartuko direla.

Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Iturriotz Abokatu Bulegoak hautaketa prozesua egiteko kontratatu lezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

Iturriotz Abokatu Bulegoak curriculuma gordeko du urtebetez, gutxi gorabehera. Behin datu horiek amaituta, suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren sagurtasun-neurriak aplikatuz.

Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez. Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honi buruzko edozein eskaera ere, pribatasun-politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.

8. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Iturriotz Abokatu Bulegoak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Iturriotz Abokatu Bulegoarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Iturriotz Abokatu Bulegoaren menpe.

9. Segurtasun Neurriak

Iturriotz Abokatu Bulegoak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Iturriotz Abokatu Bulegoaren erantzukizunpekoak.

Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, webgune honek enkriptatze-teknologia erabiltzen du, konexio-geruza sguruaren protokoloetan (https) oinarrituta, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.

10. Segurtasun urraketa

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko unai@iturriotz.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

11. Kontserbazio epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, juridikoa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.

12. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Errekabarren Kalea, 18, behea, 20550 Aretxabaleta (Gipuzkoa), unai@iturriotz.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

13. Indarraldia eta aldaketak

Iturriotz Abokatu Bulegoak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Iturriotz Abokatu Bulegoak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Iturriotz Abokatu Bulegoak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

14. Jurisdikzioa

Iturriotz Abokatu Bulegoa eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Iturriotz Abokatu Bulegoa eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bergarako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Iturriotz Abokatu Bulegoak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

+34 943 08 07 96

+34 696 37 89 09

Errekabarren Kalea, 18, Behea,

20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa