Unai Iturriotz

ZUZENBIDE ZIBILA

Inicio > Zuzenbide Zibila

ZUZENBIDE ZIBILA

Zuzenbide Zibila, pertsona partikular edo pribatuen arteko harremanak eta erakundeak arautzen dituen zuzenbidearen adarra da. Hortaz, zuzenbide zibilak, besteak beste, persona partikularren ahalmen eta eskumenak, ondasunak, bizilagunen eta familia harremanak eta herentziak arautzen ditu. Adibidez, jabetza eta erabiltzeko eskubideak zein eduki duen, mota ezberdinetako kontratuen eraentza, guraso eta seme-alaben arteko harremanak dibortzio kasuetan, inoren heriotzaren aurrean nola banatu daitezkeen bere ondasunak, inork kalterik eragin ezkero nola eskuratu kalte-ordaina, etab.

Derecho Civil / Zuzenbide Zibila
Zuzenbide Zibilak jorratzen dituen gaiak
  1. Aitatasuna eta seme-alabatasuna
  2. Senideekiko mantenua eta guraso seme-alaben arteko harremanak
  3. Ez-gaitasunak, tutoretzak…
  4. Ezkontza eta familia zuzenbidea:
    1.  Ezkontza zein egitatezko-bikoteen banaketa eta dibortzioak, eta ondorio juridikoak
    2. Seme-alabekiko zaintza eta harremanak
    3. Irabazpidezko sozietateen likidazioa
    4. Bikotearen arteko hitzarmenak
  5. Erregistro Zibileko inskripzioak eta aldameneko ohartarazpenak
  6. Kontratuak eta edozein motako obligazioren inguruko gatazka
  7. Jabetza, ondasunen erabilera edo alokairuen inguruko edozein gai (etxetik kaleratzea, usufruktua, zortasuna, arrendamentu kontratuak, prestamoak, hipotekak,…)
  8. Jabetza horizontala eta jabekideen komunitateari dagozkion gaiak
  9. Oinordetza:
    1.  Testamentuak
    2. Oinordeen deklarazioa
    3. Oinordetza ondasunen banaketa eta esleipena
  10. Erantzukizun zibila, kontratuzkoa zein kontratuz kanpokoa. Erreklamazioak: kalte eta galerenak; trafiko zein bestelako istripuengatik; ez-betetzeagatik; ordaindugabeen erreklamazioak…
  11. Borondatezko jurisdikzioari dagozkion gaiak

+34 943 08 07 96

+34 696 37 89 09

Errekabarren Kalea, 18, Behea,

20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa